Gehienez 50 bildots erreko dira, eta izena emateko epea urtarrilaren 23tik otsailaren 2ra bitartean egongo da zabalik Errota kultur etxean edo Mediatekan. Abadiñoko Udalak bildotsak eta iketza ipiniko ditu eta erretzeko trepetxu eta erremintak norberak ekarri beharko ditu. Irabazleak 100 euro lortuko ditu; bigarrenak, 60 euro irabaziko ditu, eta hirugarrenak 40 euro.Gero bazkaria egingo dute. Bada, erretzaile bakoitzak bildotseko 6 bazkari-txartel izango ditu gehienez. Txartelok, 12 euroan bakoitza, izena emoten denean ordainduko dira. Soberan geratzen diren sarrerak Errota Kultur Etxean eta Mediatekan ipiniko dira salgai, 15 euroan, otsailaren 6an, 09:00etan.
Antzerkia Teatro In Vilo & Centro Dramatico Nacional konpainien eskutik.
Otsailaren 25era bitartean egongo da ikusgai. Otsailaren 17an eta 24an bisita gidatuak egingo dituzte, bigarrena, gazteleraz. Pablo Astrain da erakusketaren komisarioa.