Erakusketa. Elias Cochón Reiren margolanak eta eskulturak ikusgai.
Mitologiak, sinesmenek eta magiak Etxano hartuko dute barikutik domekara. Bertako auzo elkarteak Euskal Herriko Doinuak jaialdiaren edizio berri bat antolatu du. Sendabelar tailerra, irrintzi-bira, trikitilariak, txalaparta, herri bazkaria eta erraldoien kalejira egingo dituzte.