Irailaren 17tik urriaren 2ra Iurretako jaiak ospatuko dituzte. Musikari dagokionez, Edan, Gora Etorri, Luhartz eta Puro Relajo taldeen kontzertuak izango dira, besteak beste.
Jone Ertzilla Etxegibel (Durango, 1999) durangarrak bere lehenengo erakusketa inauguratuko du barikuan. Durango Sor(tzaileen) leku bekaren laguntzagaz egin ahal izan du 'E x 3' erakusketa. Besteak beste, artistek lan egiterakoan “askatasun osoz” lan egin ahal izateak duen eragina azpimarratu du Ertzillak.