Urte biko etenaldiaren ondoren, Zaldai mendi taldeak antolaturiko mendi martxa bueltan dator Iurretara. Irailaren 25ean izango da. Aurten ibilbide bi egongo dira aukeran, eta biak 08:30ean hasiko dira, Iurretako plazatik.
1936ko irailaren 25eko gertakarien ondorioz hil ziren guztien aitortza. Gerediaga elkarteak eta Durango 1936 elkarteak antolatuta.
Antzerkia Tititriguri konpainiaren eskutik.
Gaur 19:00etan irekiko ditu ateak, eta irailaren 30era arte egongo da ikusgai bilduma.
Irailaren 17tik urriaren 2ra Iurretako jaiak ospatuko dituzte. Musikari dagokionez, Edan, Gora Etorri, Luhartz eta Puro Relajo taldeen kontzertuak izango dira, besteak beste.
Geredixa mikologioa elkarteak antolatutako lehiaketarako gaia: Euskal Herriko perretxikoak. Irailaren 27ra arte aurkeztu daitezke lanak Errota kultur etxean. Oinarriak: hemen.
Irailaren 23tik irailaren 25era bitartean Goienkaleko jaiak ospatuko dituzte.