San Antonio Errepetizio eguna, Urkiolan. Nekazaritza azoka, 10:00etatik 15:00etara. Meza nagusia Leioako abesbatzak lagunduta,12:00etan. Herri kirolak: 2022ko Euskadiko Txapelketa. Gizonezko kintopekoen harri-jasotzea (Beñat Ibañez, Iraitz Arruti eta Imanol Royo) eta emakumezkoen harrijasotzea (Karmele Gisasola, Lucia Orbe, Marina Blanco, Patricia Martin, Udane Ostolaza, Naiara Zumeta eta Aroa Sanchez). Eingo taldeagaz dantza eta abestiak , 16:00etan hasita
Naiz merkatu azoka. Musika zuzenean, 11:30etik 12:30era.
Berrizko plazatik 09:00etan irtengo dira, eta Mallabiko Zengotita auzoko ermitatik 09:30ean. Doako autobus zerbitzua ipiniko dute ibilbidea oinez egiteko zailtasunak dituztenentzat. Aurrez izena eman behar da 94 682 40 36 telefono zenbakira deituta.
Familikide guztiekin hurbiltzeko topaketa antolatu du Esku Hutsik elkarteak. 11:00, helduera. 11:30ean, ongietorria eta aurreskua 12:00etan, berba egiteko eta entzuteko tartea 13:00ean. elkartekide ez direnei harrera 13:30ean, poesia eta idatzien irakurketa 14:00etan, bazkaria 15:00etan, gure txikitxoei omenaldia
Gaur irekiko ditu ateak 'Picassotik Barcelóra' erakusketak. Bertan, 23 artisten 35 obra ikusi ahalko dira; Warhol, Picasso, Dalí eta Chillida bezalako artista ezagunen lan grafikoak dira gehienak. Uztailaren 3ra arte egongo da ikusgai.
José Javier Lacalle 'Laka' artistaren marrazki eta eskulturak ikusi daitezke San Migel kaleko lonjan, astelehenetik barikura, 17:00etatik 21:00etara.
Erakusketak 100 eskultore baino gehigoaren lanak batzen ditu. Ekainaren 16an, hitzaldi-solasaldia egongo da protagonistetariko batzuen parte hartzeagaz.
Balorazioa positiboa bada, urteroko hitzordu bihurtzea da asmoa.
Marmitako txapelketa, artisau azoka eta askotariko kontzertuak dira egitarauko osagai batzuk.