Izena emateko egunean bertan, 09:00etatik 10:00etara, Iturri kultur etxean. Sari banaketa, 18:00etan. Iturrizoro elkarteak antolatuta, udalagaz elkarlanean. Lan guztiekin erakusketa egingo dute urriaren 25etik azaroaren 4ra bitartean.
Anne Aguirre idazleak bere liburu aurkeztuko du.
Kontzertua Bizkaiko Ondarearen Jardunaldien eskutik.
Dantza eta antzerkia uztartzen dituen ikuskizuna eskainiko du Krego-Martin Danza konpainiak San Agustin kulturgunean. Bestalde, Durangoko Txistu kontzertua eskainiko du Silboberri txistu elkarteak, 20:00etan, Landako Gunean.
Abadiñoko Gaztetxearen urteurrena: Bizikleta martxa, 11:00etan. Bazkaria, 14:30ean. Ondoren, tribiala. Poteoa, 18:00etan. Kontzertua: Animaliek, 21:00etan.
Emakumezkoen Gomazko Elite txapelketako finalaurrekoa jokatuko dute frontoian, 12:00etan. Ondoren: Goitibehera jaitsiera umeentzat, 17:00etatik 20:00etara, Elizosten. 6 urtetik gorako umeentzat. Gazta azoka, 17:00etatik 20:30era, parkean, Debabarrenako gaztagileen eskutik. Queen taldeari gorazarre, 22:30ean, parkean.
Berriz herriarekin eralzionatutako aspektuak islatzen dituzten argazkiekin parte hartu daiteke lehiaketan: bizitza eta ohiturak, jaiak , kirola, arkitektura, kultura… Eta argazkiak jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan behar dira. Izena emateko azken eguna urriaren 30a. Lehiaketaren oinarriak www.berriz.eus atarian.