Ipuin kontaketa saioa Ines Bengoaren eskutik, 16 urtetik gorakoentzat.
Antzerkia Txintxaun kolektiboak Inbebible antzezlana aurkeztuko du San Agustin kulturgunean. Horrez gain honako ekitaldi hauek ere antolatu dituzte:Bertso jaialdia, 22:00etan, Landako Gunean: Aitor Mendiluze, Onintza Enbeita, Miren Amuriza, Sustrai Colina, Alaia Martin eta Unai Iturriaga. Gai jartzailea: Ainhoa Urien. San Fausto Gogoan Zezenzale Elkartearen eskutik Suharra dokumentala erakutsiko du, 19:00etan, Zugaza Zineman.
Berriz herriarekin eralzionatutako aspektuak islatzen dituzten argazkiekin parte hartu daiteke lehiaketan: bizitza eta ohiturak, jaiak , kirola, arkitektura, kultura… Eta argazkiak jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan behar dira. Izena emateko azken eguna urriaren 30a. Lehiaketaren oinarriak www.berriz.eus atarian.
Elorrioko Udalak EHUko Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedrak antolatutako 'Hizkuntza indigenak ama lurra zaintzen' erakusketa aurkeztuko du.