Herriko toponimia eguneratzeko orain arte egin den lana aurkeztuko dute jendaurrean. Aurkezpenean Erramun Osa alkatea, Roberto González de Viñaspre euskaltzaina eta Jon Ander Ramos ikertzailea egongo dira.
Berriz herriarekin eralzionatutako aspektuak islatzen dituzten argazkiekin parte hartu daiteke lehiaketan: bizitza eta ohiturak, jaiak , kirola, arkitektura, kultura… Eta argazkiak jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan behar dira. Izena emateko azken eguna urriaren 30a. Lehiaketaren oinarriak www.berriz.eus atarian.
Elorrioko Udalak EHUko Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedrak antolatutako 'Hizkuntza indigenak ama lurra zaintzen' erakusketa aurkeztuko du.