Madalena Eguna: Ate irekiak Madalenako ermitan, 10:00etatik 13:15era eta 18:00etatik 19:30era. Auzo Alai elkarteko kideen eskutik. Kriskitin dantza taldekoen kalejira, 12:00etan, Madalena ermitatik irtenda. Jaizale elkarteko txistulariak, 19.00etan, Plateruen plazatik irtenda. 'Diverti Dantza' (Deabru Beltzak), 19:00etan, Platerueneko terrazan. Uztaiaren 22an eta 23an, ''Madalen auzoko lehena eta oraina' argazki erakusketa.
Familiarentzako ikuskizuna Deabru Beltzak taldearen eskutik. Euria bada, Landako Gunean.
Uztailaren 3tik abuztuaren 1era egingo da Musikaireren 24. edizioa. Aurtengoan ekitaldi guztiak Ganondo parkean izango dira.
Gehienez 30 lagunek parte hartu ahal izango dute, hamar laguneko taldeetan. Izena emateko azken eguna, uztailaren 16a. Errota kultur etxean edo Udal Mediatekan eman daiteke izena.