Autobusak 08:00etan irtengo du Ferixa lekutik, eta, Atxondoko frontoian ere geldituko da, 08:15ean. Arratsaldean, Elorrioko kiroldegian, batutako perretxikoak sailkatuko dituzte Atxondoko Talde Mikologikoko kideek.
Jose Antonio Gisasola 'Zelai' (Mallabia, 1958) harri txikien historiako harri-jasotzailerik handienetarikoa omenduko dute zapatuan, Mallabiko Udalaren eta Txondor Herri Kirol taldearen ekimenez.
Talde erakusketa ibiltaria azaroaren 8ra arte egongo da ikusgai Zelaieta zentroan. Ibon Garagarza komisarioak kudeatu du erakusketa.
38 hitzaldi eta 70 tailer baino gehiago egingo dira Durangon, Euskal Herriko V. Jardunaldi feministen baitan. Antolatzaileak "pozik" agertu dira dagoeneko 1.000 emakumek baino gehiagok eman baitute izena bertan parte hartzeko. Epea zabalik dago urriaren 7ra arte. Egitarau osoa, albistean irakurgai.