Umeen minbiziaren aurkako borrokan, Alakranes del Norte elkarte zaldibartarrak eta Aspanovas elkarteak maratoi solidarioaren beste edizio bat antolatu dute Elorrion astebururako. Ekainaren 29an izango da, zapatuan, baina barikurako ere kontzertuak antolatu dituzte Durangon, Plateruena Kafe Antzokian.
Txupinazoa botata jai giroan sartuko dira, gaur, Tabira auzoan. Txalapartari eta dantzarien saioa amaituta, tortilla txapelketa eta musika egongo dira. Egitaraua:Ekainaren 28an 09:00etan, txistulariak 17:00etan, Generacion Anti Todo, La Pelicula de Eskorbuto filmaren emanaldia 19:00etan, txupinazoa 19:00etan, txalaparta 19:15ean, Tronperri dantza taldea 20:00etan, tortilla jana 22:00etan, Dj-a Ekainaren 29an 09:00etan, txistulariak 09:00etan, spinning ikastolan 10:00etan, marmitako txapelketa (14:00etan, lapikoen aurkezpena) 10:00etan, padel txapelketa ikastolan 11:00etan, jolas libreko gunea, Burubihotzen eskutik 16:30ean, umeentzako jolasak, Berbaro elkartearen eskutik 17:00etan, mus txapelketa eta partxis txapelketa (21:00etan, sari banaketa) 17:30ean, bingo musikatua, Sorginola gaztetxearen eskutik 19:00etan, meza nagusia eta luntxa 20:00etan, kontzertua: W.C. Roca&Rolla, elizpean 21:00etan, Luhartz 22:00etan, Kontzertuak: Ezetarre, The Guilty Brigade eta Gora Etorri, Sorginola gaztetxean Ekainaren 30ean 09:00etan, MTB kedada 13:00ean, Lumagorri oilasko pintxo dastaketa 18:00etan, kontzertua: D'Capricho bikote kubatarra 19:00etan, bizikletaren zozketa 20:00etan, upel hilketa
Aurkezpena 19:00etan izango da, Tabirako gune okupatuan. Bertan, musika eta errezitaldiak egongo dira, besteak beste.
Haur minbiziaren kontrako kontzertua solidarioa. Sarreren dirua Aspanova elkartearentzat izango da.
Bost urteko ibilbide oparoaren ondoren, Durangaldeko boskoteak geldialdi mugagabea egingo du Jon Agirre abeslariak taldea utziko duela iragarri eta gero; Aspanovas elkartearen aldeko kontzertuan joko du, barikuan, Parabellum eta Puro Chile taldeekin.