Ekainaren 14ean izango da, Errota kultur etxean, 18:00etatik aurrera.
Kalez kale egitarauaren eskutik ikuskizuna eskainiko du Funes Troup taldeak.
Hitzaldia eskainiko du Maya Amranek (Biltzen). Aniztasunaren Eskolaren barruan antolatu dute.
Hitzaldia antolatu du Ernai gazte mugimenduak. Hizlaria: Igor Meltxor
Kalez kale egitarauaren eskutik ikuskizuna eskainiko du Colectivo Eflircoa taldeak. Bestalde, Dantzari plazan, 20:00etan, Al otro lado ikuskizuna eskainiko du Zuanguango Teatrok.
Bertzilla Gazte Orkestrarekin batera pianoa eta perkusioa egongo dira errepertorioaren zati batean, eta tronpeta bakarlaria beste batean. Guztira 36 musikari batuko dira eszenatokian, Eunate Zarrabeitiak zuzenduta. Andres Isasi Korda Orkestra, bestalde, Patxi Azurmendik zuzenduko du. 25 gazte inguruk osaturiko taldea da hori.
Kultur aniztasunaren aldeko astea prestatu dute Iurretan, herriko hainbat elkarte eta kolektibok elkarlanean. Axoura (Maroko), Biladi (Palestina) eta Fasoden (Senegal) elkarteek, Ghanako eta Maliko komunitateek, La Otra Mirada GKEk, Mikel Deuna dantza taldeak, HEKI herri kirolen elkarteak eta udalak parte hartu dute ekainaren 10ean abiatuko den egitarauaren prestaketan.
Beste urte batez, Kulturarteko jaia ospatuko dute Berrizen, Legaño auzoko jaietan topaketa eginda. 12:00etan hasiko da jaia, Berrizko dantza taldearen saioagaz. Ondoren, hainbat ikastaro egongo da, eta baita zirku ikuskizuna ere.