26 postu egongo dira, baita ere. Nobedade bezala, aurten Mikel Garaizabal enologoak txakolin dastaketa bat egingo du 12:30ean.
Kalez kale egitarauaren barruan eskainiko du ikuskizuna Xilipurdi antzerki taldeak.
Durangoko Arte eta Historia Museoak hainbat ekitaldi antolatu ditu Daniel Txopitearen Geometriak eta Fikzioak erakusketaz gozatzeko. Ekainaren 13an, Garazi Arrizabalaga museoko zuzendariak bisita gidatua eskainiko du.
Dokumentala. Alpino Tabira Mendizale elkartearen eskutik. Euskal Jaiak.
Hainbat estilo eta garaiko pelikuletako soinu bandak interpretatuko ditu hamasei musikarik osatutako taldeak Bart...Sax taldeak. Gainera, bitartean pelikulen irudiak proiektatuko dituzte. Bartolome Ertzilla kontserbatorioak eta musika eskolak antolatuta, sarrerako dirua Rio de Oro elkartearentzat izango da, udan neska-mutil sahararrekin egingo duten lana diruz laguntzeko. Sarrerak 5 euroan daude salgai Zugaza Zinemako leihatilan, webgunean eta kutxazain automatikoan.
Kultur aniztasunaren aldeko astea prestatu dute Iurretan, herriko hainbat elkarte eta kolektibok elkarlanean. Axoura (Maroko), Biladi (Palestina) eta Fasoden (Senegal) elkarteek, Ghanako eta Maliko komunitateek, La Otra Mirada GKEk, Mikel Deuna dantza taldeak, HEKI herri kirolen elkarteak eta udalak parte hartu dute ekainaren 10ean abiatuko den egitarauaren prestaketan.
Paella txapelketa ekainaren 22an izango da eta Tortilla txapelketa ekainaren 23an. Ekainaren 12an eta 13an eman daiteke izena, 18:00etatik 20:00etara. Muruetatorre elkarteko egoitzan (Muruetatorre 3. blokea).