Larunbata, ekainak 8

EinGO: plazan dantzan

Herriko plaza, Zornotza

Gidatutako dantzaldia EinGO taldeagaz. Antolatzailea: Udabarri dantza-taldea (ikasturte amaierako dantzaldia)

EinGO: plazan dantzan Herriko plaza

Gidatutako dantzaldia EinGO taldeagaz. Antolatzailea: Udabarri dantza-taldea (ikasturte amaierako dantzaldia)

10:00

Durangaldeko euskalgintzari buruz gogoeta saioa

Pinondo Etxean, Durango

Euskararen aldeko indarrak biderkatuz jardunaldia Pinondon izango da, 10:00etan.

Durangaldeko euskalgintzari buruz gogoeta saioa Pinondo Etxean

Euskararen aldeko indarrak biderkatuz jardunaldia Pinondon izango da, 10:00etan.

11:00

Elkartasun Jaialdia

Gaztetxea, Elorrio

2016an, hainbat herri mugimenduren eskutik, Arabako Errioxan Hemendik Harantz elkartea jaio zen, errefuxiatuentzat janaria eta arropa jaso eta haien ahotsa izateko asmoz. Eta, orain hile batzuk, Durangaldeko hainbat kidek Hemendik Harantz Durangaldea elkartea sortu zuten, mugak zabaldu eta elkartasuna sustatzeko.

Elkartasun Jaialdia Gaztetxea

18:00

Zinema aire librean

Gerediagako foru zelaian, Abadiño

Durangoko Merinaldearen historian garrantzia handia duen lekua ezagutzera eman eta bertara joateko aitzakian antolatu du Gerediaga emanaldia. Durangaldearekin lotura estu duten bi pelikula eskainiko dituzte, doako eta arratsalde-iluntzeko emanaldian: Jose Julian Bakedanoren "Oraingoz Izen Gabe" (1986) eta Paul Urkijoren "Errementari" (2018).

Zinema aire librean Gerediagako foru zelaian

Durangoko Merinaldearen historian garrantzia handia duen lekua ezagutzera eman eta bertara joateko aitzakian antolatu du Gerediaga emanaldia. Durangaldearekin lotura estu duten bi pelikula eskainiko dituzte, doako eta arratsalde-iluntzeko emanaldian: Jose Julian Bakedanoren "Oraingoz Izen Gabe" (1986) eta Paul Urkijoren "Errementari" (2018).

19:00

Bertso jaialdia

Iurretako plaza, Iurreta

Zapaturako bertso jaialdia antolatu du Iurreta Plazaratu ekimenak: Unai Iturriaga, Nerea Ibarzabal, Julio Soto eta Oihana Bartra izango dira kantuan. Gai jartzailea, ostera, Eneko Abasolo 'Abarkas' iurretarra izango da.  Herriko plazari eta herriko mugimendu soziokulturalari indarra emateko sortu den mugimendua da Iurreta Plazaratu, eta bide horretan, zapaturako prestatu du hurrengo ekintza.

Bertso jaialdia Iurretako plaza

Zapaturako bertso jaialdia antolatu du Iurreta Plazaratu ekimenak: Unai Iturriaga, Nerea Ibarzabal, Julio Soto eta Oihana Bartra izango dira kantuan. Gai jartzailea, ostera, Eneko Abasolo 'Abarkas' iurretarra izango da. 

Herriko plazari eta herriko mugimendu soziokulturalari indarra emateko sortu den mugimendua da Iurreta Plazaratu, eta bide horretan, zapaturako prestatu du hurrengo ekintza.

20:00

Emociones

San Agustin kulturgunea, Durango

Txistua eta flamenkoa, Durango Hiria ekimenaren eskutik. Silboberri txistu elkartea eta Madrileko Teatro Flamenco. Euskal Astea.

Emociones San Agustin kulturgunea

Txistua eta flamenkoa, Durango Hiria ekimenaren eskutik. Silboberri txistu elkartea eta Madrileko Teatro Flamenco. Euskal Astea.

22:30

Bertsio Gaua egingo dute ekainaren 8an Berrizko Hiltegixen

Hiltegixe gaztetxea, Berriz

RIP, Kortatu, Niña Coyote eta Chico Tornado, Jet, The Hives, Bad Religion eta Slaves taldeen abestiak joko dituzte. 

Bertsio Gaua egingo dute ekainaren 8an Berrizko Hiltegixen Hiltegixe gaztetxea

RIP, Kortatu, Niña Coyote eta Chico Tornado, Jet, The Hives, Bad Religion eta Slaves taldeen abestiak joko dituzte.