Aurtengo aldia maiatzaren 30etik ekainaren 2ra izango da.
Ekintza ezberdinez gozatzeko aukera egongo da Berrizen.
Donostiako Goizaldi dantza taldeak, Gasteizko Adurtzak eta Tafallako Dantza Taldeak egingo dute erakustaldia, Euskal Astearen barruan.
Kultur Hamabostaldiaren barruan, Freshcool ikuskizuna eskainiko dute. Goizean zehar Nekazaritza Azoka ere egongo da, frontoian, eta Gazte Alai dantza taldeak saioa eskainiko du,12:00etan. Umeentzako puzgarriak ere egongo dira egun osoan zehar.