Presoen eskubideen aldeko martxa. Hiru ordu eta erdiko ibilaldia egingo dute eta Andikoan txorizo egosia eta edaria izango dute parte hartzaileek.
Emakumeei zuzendutako wing tsun ikastaroa. Izena emateko: 625 95 83 73 telefonoan edo elorriokofke@gmail.com e-posta erabilita.
Rio de Oro elkarteak antolatutako jaialdia. Umeentzako puzgarri eta tailerrak 11:00etatik 13:00era; paella lehiaketa, 10:00etatik 14:00etara (izena emateko, Durangoko Tabira Etxean eta Arkarazon eta Iurretako Gauargin); eta, 16:30ean, bingoa.
San Trokaz jaiak. Herrian zehar kalejira egingo dute, eta, ondoren, ezkontza ospatuko dute.
San Trokaz jaietako Jai Batzordeak ogia eta edariak jarriko ditu. Euria bada, probalekuan egingo dute.
Euskal Herriko lehenengo karpa ibiltaria. Bi emanaldi egingo dituzte, eta bigarren saioa 19:30ean hasiko da.
Kurutziaga ikastolako antzerki taldeak taularatuko du antzezlana.
Pilota. Haurren finala jokatuko da lehenengo, eta, gero, kadeteen eta 22 urtez azpikoen finalak.
Musika, Eleizatan egitarauaren eskutik.
Rio de Oro elkarteak antolatutako jaialdiaren barruan antolatutako kontzertua. Euria bada, Sorgiñola gaztetxean izango da kontzertua.
Lanak aurkezteko epea maiatzaren 31ra arte arte, 14:00ak baino lehen. Irabazleak 500 euroko saria lortuko du. Luma paperean inprimatutako kartela eta CDa Herritarren Arreta Zerbitzuak aurkeztu beharko dira.
Erakusketa. Hemendik Harantz elkarteak antolatuta.
Ekainaren 1ean Kantabriara joango dira ospatzera eta izena emateko azken eguna da maiatzaren 26a. Harremanetan jartzeko: 639 520 094 (Kontxi)