Ordu biko ikastaroa, 15-75 urte bitartekoei zuzenduta (gazteagoak heldu bategaz joan daitezke). Izena emateko 94 621 55 30 telefonoan edo irekalde@abadiano.org e-postan.
Berbaldia, Felipe Uriarteren eskutik. Iurretako II. Mendi Astearen barruan. Zaldi mendi taldeak antolatuta.
Berriz herriarekin erlazionaturik dauden aspektuak islatu behar dira argazkietan: bizitza eta ohiturak, jaiak, kirola, arkitektura, kultura.... Gehienez bi lan aurkeztuko dira, kultur etxeko liburutegian, astelehenetik zapatura bitartean. Azken eguna, abenduaren 14a. 1. saria 250 eurokoa izango da eta 2.a 200 eurokoa. 100 euroko sari berezia ere emango dute eta genero ikuspegiagaz lotutako argazki onena 200 eurogaz sarituko dute.