Skolastikako Josune Muñoz San Josek zuzentzen duen "Creadoras de cultura: más allá de la literatura" hitzaldien ziklo barruan, martxoan, Margaret Atwooden literatur munduan eta bere bi lan hauetan sakonduko dugu, baita euretan oinarrituta egindako egokitzapen ezagun eta bikainetan, bere proposamen feminista, eta mugimendu bakezale eta ekologistara egindako bere ekarpenak ezagutzeko.
Datorren Apirilaren 22an XVII. Umeen Dantzari Eguna ospatuko dugu TRAÑA-MATIENAN. Hau dela eta, gure udalerrira gerturatuko diren dantzari gazteak zuen etxeetan bazkaltzen hartzeko, zuen partaidetza eskertuko genuke. Horretarako ERROTA KULTUR ETXERA, PETITE edo HEZGARRIra zuzendu zaitezkete izena ematera, apirilaren 13a baino lehen. ANIMA ZAITEZTE JAIALDIAN PARTE HARTZERA ! ! !