“Bideak gurutzatuz: gure komunitatea osotzen duten migrazio arloko bizi istorioak” izenburupean martxan jarritako programazioarekin jarraituko dugu: Aniztasunaren Eskolaren baitan, eta Euskadin bizi diren emakume migratzaile afrikarrengana hurreratzeko helburuarekin, “(De)construyendo identidades, imaginarios y prácticas. Mujeres africanas en la Encrucijada” hitzaldia eskainiko du Jeanne Rolande Dagougna Minkettek, azaroaren 24an. Emakumeei, Feministei eta Generoari buruzko Azterketa eta Ikerketetako doktorea da bera, eta, hitzaldian, emakume afrikarren migrazio proiektuak ezagutu, eta haien inguruan hausnartu ahalko dugu. Emakume horien ohitura sozialak eta ahalduntzeko erabiltzen dituzten estrategiak -indibidualak eta kolektiboak- ezagutuko ditugu.
Azaroaren 25ean, larunbata, 6 urtetik gorako umeentzako ipuin-kontaketa saioa egongo da. Cecilia Paganinik dinamizatuko du saioa, eta umeak kulturaniztasunari buruz hausnarketa egitera bultzatuko ditu; berdintasuna landuko du, pertsonon berezko balore gisa. “Arriba, abajo y viceversa” izango da ipuin-kontaketa saioaren titulua.
Logela Multimedia eta Circle of Trust taldeen ekoizpen berria da Nagare. Dantza eta ikus-entzunezko teknologia, elkarrekin.
Mocker´s eta Porco Bravo, kontzertuan
Zaindu Durangaldea zaintzaile eta senideak laguntzeko, eta trebatzeko ikastaroa da. Bi saio izango dira. Apuntatzeko, durangaldea@zaindu.eu helbidera idatzi, edo 946030046 telefonora deitu.