Larunbata, uztailak 22



DANTZARI-DANTZA

Derioko Seminarioa,

La Via Campesina erakundeak Derion egingo duen VII. Nazioarteko Konferentzian DANTZARI-DANTZA eskainiko diegu bildutakoei. Mundu osoan 200 milloi baserritar biltzen duen erakundea da La Via Campesina eta baserritar horien 500 ordezkari batuko dira Derion; “Gure herriak elikatzen ditugu eta mugimendua eraikitzen dugu mundua aldatzeko” lelopean. Via Campesina lau urterik behin biltzen da konferentzian. Europan bilduko den bigarren aldia izango da aurtengoa. Lehen batzarra 1993. urtean egin zuten, Mons hirian (Wallonia, Belgika); azkena, 2013an, Jakartan (Indonesia). Hiri horretan du egoitza nekazari altermundialisten batasunak. Ohore handia da guretzat konferentzia garrantzitsu honetan, 5 kontinentetatik etorritako ordezkarien aurrean, dantzatzea, hortaz, geure egitekoa hainbat ondoen betetzen saiatuko gara, konferentzia antolatzaileen helburuarekin bat eginda, mundua aldatzeko ahaleginean geure aletxoa jarriz.

DANTZARI-DANTZA Derioko Seminarioa La Via Campesina erakundeak Derion egingo duen VII. Nazioarteko Konferentzian DANTZARI-DANTZA eskainiko diegu bildutakoei. Mundu osoan 200 milloi baserritar biltzen duen erakundea da La Via Campesina eta baserritar horien 500 ordezkari batuko dira Derion; “Gure herriak elikatzen ditugu eta mugimendua eraikitzen dugu mundua aldatzeko” lelopean. Via Campesina lau urterik behin biltzen da konferentzian. Europan bilduko den bigarren aldia izango da aurtengoa. Lehen batzarra 1993. urtean egin zuten, Mons hirian (Wallonia, Belgika); azkena, 2013an, Jakartan (Indonesia). Hiri horretan du egoitza nekazari altermundialisten batasunak. Ohore handia da guretzat konferentzia garrantzitsu honetan, 5 kontinentetatik etorritako ordezkarien aurrean, dantzatzea, hortaz, geure egitekoa hainbat ondoen betetzen saiatuko gara, konferentzia antolatzaileen helburuarekin bat eginda, mundua aldatzeko ahaleginean geure aletxoa jarriz.

19:30

Tabira musika bandaren emanaldia

Plateruen plazan, Durango

José Gallardok zuzenduriko kontzertua eskainiko du Tabira musika bandak Madalena egunez.

Tabira musika bandaren emanaldia Plateruen plazan

José Gallardok zuzenduriko kontzertua eskainiko du Tabira musika bandak Madalena egunez.


22:30

Ba Cissoko

Lariz jauregian, Elorrio

Afrikar musiken emanaldia eskainiko du Gineako taldeak, Musikaire jaialdiaren barruan.

Ba Cissoko Lariz jauregian

Afrikar musiken emanaldia eskainiko du Gineako taldeak, Musikaire jaialdiaren barruan.