Astolako igerilekua itxita egongo da hamabost bat egunez

Maialen Zuazubiskar 2020ko ots. 18a, 20:37

Joan zen domekako haizeteen ondorioz, Astolako kiroldegiko teilatuaren zati bat igerilekura jausi zen. Orduz geroztik, igerilekua itxita dago. Kiroldegia, berriz, zabalik. 

Udalak prentsa ohar bidez jakitera eman duenez, hamabost bat egunez itxita egongo da igerilekua. Oraindik ez dira konponketekin hasi, baina laster dira ekitekoak. Bestalde, urteroko mantenimentu lanak egiteko aprobetxatuko dutela azaldu dute. "Horrela ez dugu igerilekua Aste Santuan itxi beharko", esan dute.

Bestalde, igerilekua itxita egongo den denboran eman gabe gelditzen diren igeriketa eskolak ikasturtean zehar berreskuratuko direla ohartarazi dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!