Iazko abenduan Bilbao Mendi Film jaialdian estreinatu zuten Silvia Trigueros korrikalari abadiñarrari buruzko Tor dokumentala eta harrezkero toki askotan erakutsi dute. Esaterako, egunotan Argentinako Usuhaia jaialdian ikusi ahal izan da. Bertan, epaimahaiaren aipamen berezia jaso du, gainera. Errekonozimendu horrekin “hunkituta” dagoela adierazi du Triguerosek sare sozialetan.
Dokumentala mundu osora zabaltzeko aukera izango dute hurrengo hileetan. Izan ere, irailean Hego Koreako Ulju jaialdian eskainiko dute eta urrian Peruko Inkafest zein Eslovakiako Mountain Film jaialdietan.