Jon Munitxak laugarren amaitu du Espainiako txapelketa

Maialen Zuazubiskar 2018ko urt. 13a, 17:24
Argazkia: Mikel Alonso

Joan zen astean Bizkaiko txapelketa irabazi zuen abadiñarrak. Gaur, berriz, laugarren izan da. 

Ziklo-kroseko Espainiako txapelketa jokatu da gaur Legazpin (Gipuzkoan) eta Jon Munitxa laugarren izan da. Abadiñarrak Espainiako dominen borrokak ibiltzea izan du helburu eta azkenean laugarren postuarekin konformatu beharko du.

Munitxak aurreko astean Abadiñon jokatutako lasterketan sasoi betean zegoela erakutsi zuen, eta gaur ere onenen artean ibili da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!