Adimen desgaitasuna dutenen Espainiako Kros Txapelketa egingo dute Zornotzan

Joseba Derteano 2017ko urt. 23a, 10:00

Zapatuan, Zornotzako Jauregibarria zelaietan zehar, Espainiako Kros Txapelketaren 25. edizioa egingo dute.

Kilometro bateko zirkuitua prestatu dute eta korrikalariek hainbat buelta emango dizkiote hauen ezgaitasunaren arabera. Saiatu Javi Conde taldea azken urteetan Macael (Almeria), Zafra(Badajoz) eta Santanderren egindako aurreko txapelketetan domina-zerrenda buru izan da.

Zapatuko lasterketak 10:00etan hasiko dira eta txaranga bat izango da korrikalariak eta zaleak animatzen. Saiatu Javi Conde taldetik deia egin dute Zornotzako Jauregibarriara hurbiltzeko.

Lehen aldia izango da euskal lurraldeetan Espainiako krosa egingo dutena eta antolatzaileek nazioarteko txapelketaren bat gehiago prestatzea nahi dute etorkizunean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!