Amorebieta hiru puntuen bila, zulotik irteteko

Anboto 2017ko urt. 20a, 10:30

Bihar, 17:00etan, Real Madril Castillaren aurka jokatuko dute, Urritxen.

Amorebieta futbol taldea Bigarren B Mailako jaitsiera postuetatik irten guran dabil denboraldi osoan zehar. Txarto hasi ziren eta ezin dute zulotik aterako lituzkeen emaitza bolada onik kateatu. Bihar, 17:00etan, Real Madril Castilla taldeak bisitatuko du Urritxe, eta urdinek beharrezko dute hiru puntuak batzea. Real Madril Castillak talentu handiko jokalari gazteak ditu. Zinedine Zidanen seme bik ere talde horretan jokatzen dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!