Iro Landaluzek hitzaldia eskainiko du gaur Zornotzan

Joseba Derteano 2016ko urr. 27a, 11:05

ENEEK-en egoitzan izango da, 19:00etatik aurrera.

Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak (ENEEK) Jauregibarria baserriko bigarren solairuan duen egoitzan mikologiari buruzko hitzaldia antolatu du gaur, eguenean, 19:00etan.

Mikologian aditua den Iro Landaluze abadiñarra da gonbidatuetako bat eta basogintza mikologikoari buruz jardungo du. Delika2 Amurrioko perretxiko ekologikoen ekoizleetako arduradunak ere etorriko dira euren esperientziari buruz berba egiteko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!