Auto istripu bi gertatu dira eguerdian Zornotzan

Anboto 2016ko urr. 26a, 14:53

Lehenik furgoneta bik elkar jo dute 14:05ean, eta handik ordu erdira, istripuaren eraginez sortu diren auto pilaketetan beste kolpe bat egon da. Hiru lagun ospitalera eraman dituzte, baina ez daude larri, Ertzaintzak dioenez.

Ibilgailuen Azterketa Teknikoa egiten den eremutik gertu, auto istripu bi jazo dira gaur Zornotzan, N-634 errepidean eta Bilborako noranzkoan. Furgoneta bik talka egin dute, eta sortutako pilaketen ostean, hiru autok atzetik jo dute elkar. Gutxienez hiru lagun eraman dituzte Galdakaoko ospitalera zauri arinekin, Ertzaintzaren arabera. Errepidea normaltasunera ekartzeko lanean dabiltza.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!