Zornotzako dendariak elkarteak ‘Erosketa Artistikoa’ kanpaina abiatu du asteon eta azaroaren 25era arte iraungo du. Elkartearen barruan dauden establezimenduetan 25 eurotik gorako erosketak egiten dituenak opari bat jasoko du: Zintzilik lehiaketan jasotako irudiekin apaindatu poltsa. Astero aldatu egingo dituzte poltsetako irudiak.
Enrike Rementeria pintura lehiaketako atal bat da Zintzilik. Irudi artistikoekin apainduta olanak balkoietan zintzilikatzen dira. Lehiaketa horretara aurkeztutako lanetako batzuk erabiliko dituzte poltsak apaintzeko.
25 euroko erosketak ez du zertan izan aldi batekoa. Hau da, eros-txartelak eta fakturak pilatu egin daitezke kopuru horretara heldu arte.
Poltsak Dendariak elkartearen Luis Urrengoetxea kaleko bulegoan jaso daitezke astelehenetik barikura, 10:00etatik 14:00etara. Beti ere erosketako txartelekin batera NAN-a erakutsi beharko da.
Aste bakoitzean aste horretarako beren beregi ateratako poltsak banatuko dituzte, beti ere aterako izakinak amaitu arte.