Autodefentsa feminista lantzeko doako tailerra

Aimar Esteban 2016ko urr. 25a, 12:57

“Eraso matxistei aurre egiteko eta emakumeek prebentzio eta babeserako tresnak jaso ditzaten” Zornotzako Udalak doako tailerra antolatu du. Zelaieta zentroan egingo dute azaroaren 19an.

Bi zatitan banatuko den zortzi orduko tailerra izango da. Lehenengo zatian, 10:00etatik 14:00etara, alde psikologikoak landuko dituzte “emakumeek beraien baliabide propioak eta indarrak aurkitzeko”. Bigarren zatia, 16:00etatik 20:00etara egingo dute, eta erasorako teknika fisikoak landuko dituzte.

Izena emateko epea azaroaren 4ra arte irekita egongo da eta 946300190 telefono zenbakira deituz zein berdintasuna@amorebieta.net helbide elektronikora mezu bat idatziz egin daiteke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!