Lauaxetako Ane Vázquez, Leire Txopitea, Ane Urgoiti, Amaia Etxebarria eta Nora Postigo dira sarituak izan diren bost ikasleak. Bi taldetan bi lan aurkeztu dituzte: tabakoari eta isolatzaile termikoei buruzko bana. ‘Ikerlari Gazteak 2016’ lehiaketa Malagan izan zen irailaren 26tik 30era eta gazteen artean ikerkuntzarako bokazioa sustatzea du helburu.