Horrez gainera, futbol 11ko ate mugikor berriek errugbian jokatzeko aukera ematen dutela azaldu dute. Era berean, belar artifizial berriaren azpian drainatzeko geruza bat jarri dute. Jokalekuko ura bi alboetako kanaletetara bideratzea izan dute helburu.
Bestalde, futbol 7ko zelaia eraiki dute. Beraz, orain kirol horretara bideratutako hiru zelai dituzte Zornotzan.
Luzera-jauzia berrituta
Luzera-jauzia praktikatzen duten kirolariek ere nabarituko dituzte hobekuntzak. Izan ere, salto egiteko pista handitu eta hobetu egin dute, baita harea-esparrua ere, besteak beste.
400.000 euro inguruko inbertsioa egin dutela azaldu dute udal ordezkariek. “Lanak aurreikusitako epean egin dira, bi hilabete eta erdian”.
Hobekuntzak 6.800 metro koadroko eremuan egin dituzte: kirol ekipamenduan, luzera-jauziaren gunean eta zelaiaren instalazioetan.