Osasun Zentro berriko Etengabeko Arretako Gunea barikuan irekiko dute

Anboto 2016ko abu. 31a, 15:59

Barikuan, 17:00etatik aurrera, San Migel kaleko eraikin berrian egongo da Etengabeko Arretako Gunea. Osasun Zentro berrian eskainiko diren gainerako sail guztiak (pediatria, birgaitzea…) astelehenean irekiko dituzte.

Osasun Sailako iturrien arabera bariku honetan irekiko ditu ateak Osasun Zentro berriak. Hain zuzen azpiegitura berriak jasoko dituen askotariko zerbitzuetatik bat irekiko dute barikuan, 17:00etatik aurrera: Etengabeko Arreta Gunea. Gainerako guztiak astelehenetik aurrera irekiko dituzte: pediatria, emakumeen saila —ginekologia, emaginaren kontsulta—, birgaitze gunea eta nagusien gunea, besteak beste.

Eraikinak lau solairu ditu, eta guztira 3.814,35 metro koadro. Etengabeko Arretarako Gunea beheko solairuan dago.

Astelehenetik aurrera martxan egongo diren gainerako zerbitzuen artean birgaitze gunea nobedadea izango da. Zerbitzu berria da. Orain arte, Galdakaoko ospitalera joan beharra zegoen zerbitzu hori jasotzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!