19 urteko gazte bat atxilotu dute marihuanaz betetako poltsa eskuetan duela

Anboto 2016ko abu. 25a, 22:23

Zornotzako Ertzain Etxeko agenteek 19 urteko gazte bat atxilotu zuten atzo, arratsaldeko 17:00etan, marihuanaz betetako poltsa zuela. Tren geltokian, trenbide gainean aurkitu zuten zauri arinekin, eta Gurutzetako Ospitalean artatu zuten.

Lekukoek trenbidean pentsona bat etzanda zegoela ohartarazi zioten Ertzainei. Patruila bat bertaratu egin zen eta 19 urteko gaztea aurkitu zuten buruan zauriak zituela. Ertzaintzak dioenez, eskuan poltsa bat zuen marihuanaz betetako beste 31 poltsarekin. Zauritua Gurutzetako Ospitalera eraman zuten. Ertzaintzak azaldu duenez, bere aitorpenean ezer ez duela gogoratzen esan du zaurituak. Ondoren, aske utzi dute.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!