Aurtengo jaietako nobedadea, Ariñ-Ariñ dantza taldearen Ilusioz beterik ikuskizuna izango da, abuztuaren 6an, 22:30ean. "Urte askoren ostean dantza taldeak ikuskizun berria estreinatuko du Bernan", aurreratu dute antolatzaileek. Horrez gainera, abuztuaren 5etik 7ra bitartean ez da jai girorik faltako Berna auzoan.