Zornotzako Ixer aparkalekuan indarrean dago ordutegi berria

Anboto 2016ko eka. 24a, 09:09

Astelehenetik ostiralera etengabe erabili daiteke aparkalekua arratsaldeko 18:00etatik goizeko 07:00etara.

Indarrean dago dagoeneko Ixer aparkalekuaren ordutegi berria. Hemendik aurrera, goizeko 7:00etatik arratsaldeko 18:00etara erabiliko da txandaka astelehenetik ostiralera bitartean, eta larunbatetan, berriz, goizeko 7:00etatik arratsaldeko 15:00etara. Ibilgailuak 3 orduz egon ahalko dira gehien jota bertan.

Arratsaldeko 18:00etan hasi eta biharamun goizeko 7:00etara bitartean, baina, etengabe erabili ahalko da aparkalekua astelehen eta ostiral bitartean, bai eta igandeetan 15:00etan hasi eta astelehen goizeko 7:00ak arte.

Gogorarazten da bideko marren artean jarri behar dela ibilgailua matrikulen irakurketa egin eta barrerak igo daitezen, horixe delako ibilgailuen sarrerak eta irteerak kontrolatzeko sistema.

Aparkalekuaren erabilera dohakoa da, baldin eta ordutegia eta arauak betetzen badira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!