Zornotzan desagertutako gizona onik aurkitu dute

Anboto 2016ko mai. 28a, 12:16

Atzo arratsaldean Zornotzako Arrindas auzoko egoitzan desagertutako 80 urteko gizona onik aurkitu dute. Ertzaintzak baieztatu duenez, 80 urteko elorriarra egoitzatik oso gertu aurkitu dute. Gaineratu dutenez, Galdakaoko ospitalera eraman dute osasun azterketa egitera.

80 urteko elorriarra zaborra botatzera joan zen eta ez zen egoitzara bueltatu. Familiak bere desagerpena salatu zuen, eta harrezkero, Ertzaintzak, DYAk, Gurutze Gorriak eta salbamenduko txakurrek bere bila jardun dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!