Zornotzan desagertutako 80 urteko gizonaren bila jarraitzen dute

Anboto 2016ko mai. 28a, 08:51
Desagertua jaiotzez elorriarra da.

Zornotzako Arrindas auzoko egoitzan Jose Luis Sagarna desagertu zen atzo arratsaldean. Ertzaintzak jakitera eman duenez, 80 urteko elorriarra zaborra botatzera joan zen eta ez zen egoitzara bueltatu. Familiak bere desagerpena salatu zuen, eta harrezkero, Ertzaintzak, DYAk, Gurutze Gorriak eta salbamenduko txakurrek bere bila dihardute. Ertzaintzak herritarren laguntza eskatu du gizonezkoa aurkitu ahal izateko. Senitartekoek diotenez "desorientatuta" egon daiteke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!