Zornotzan emakumeen osasunaren alde egiteko Nazioarteko Eguna ospatuko dute larunbatean

Anboto 2016ko mai. 26a, 11:11

Udaleko Berdintasun Sailak emakumeen osasunaren alde egiteko Nazioarteko Eguna ikusarazteko martxa bat antolatu du larunbat honetarako.

Costa Rican 1987ko maiatzean emakumeen osasunari buruz egindako Nazioarteko V.Topaketaren ondoren Sexu Ugalketa Eskubideen Alde Emakumeen Sare Mundialaren eskutik jaio zen egun hau. Harrezkero osasunerako eskubide hori emakumeen giza eskubide bezala berresteko eta duen garrantzia azpimarratzeko ospatzen da. Martxa 11:00etan hasiko da Zubiondo plazan eta Jauregibarriako landak zeharkatuko ditu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!