Zornotzako Udalak 10.000 euro gastatu ditu kaleetako pintadak garbitzen

Anboto 2016ko mai. 6a, 10:42

Zornotzako Udalak apirilaren 4an herrian egindako mota guztietako pintadak garbitu ditu. Lan horietara 10.000 euro bideratu ditu. Udal arduradunek azaldu dutenez, "hiru garbitzailek lan egin behar izan dute honetarako bakarrik zazpi egunetan, lanaldi osoan, gure herriko hormek berriro itxura ona izan dezaten".

Zornotzako Udalak apirilaren 4an herrian egindako mota guztietako pintadak garbitu ditu. Lan horietara 10.000 euro bideratu diru. Udal arduradunek azaldu dutenez, "hiru garbitzailek lan egin behar izan dute honetarako bakarrik zazpi egunetan, lanaldi osoan, gure herriko hormek berriro itxura ona izan dezaten. Zoritxarrez leku batzuetan nabaritzen da pintadak egin direla edota kentzeko egin behar izan diren partxeak erraz ikusten dira".  Gaineratu dutenez, "diru hau herriko beste edozertan erabili beharrean garbitzeko erabili behar izateaz gain, herriaren irudiari kalte egiten dio".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!