Zornotzako jaietako kartela herri bozketa bidez aukeratuko dute

Anboto 2016ko mai. 5a, 16:50

Hainbat artistak euren proposamenak landuko dituzte eta, ondoren, herritarrek gehien gustatzen zaiena bozkatzeko aukera izango dute.

Zornotzako jaietako jai batzordeak herriko hurrengo artistak gonbidatu ditu: Mikel Berrojalbiz, Jon Calvo, Martzel Do Nascimento, Rosalinda Incardona, Eider Eibar eta Itxaro Intxausti, jaietako kartela izateko proposamen bat aurkezteko. Ondoren, herri bozketa bidez aukeratutakoa izango da Zornotzako jaiak iragartzeko kartela.

Proposamenak aurkezteko epea maiatzaren 24an amaituko da. Bozketa publikoa ekainaren 6tik 10era egingo dute Ametx erakundeko webgune batean. Azkenik, ekainaren 14an, 12:00etan, kartel irabazlea zein den jakinaraziko dute Zelaieta Zentroko ekitaldian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!