Fetén Fetén taldea musika eta gastronomia nahastuz, Zornotzan

Anboto 2016ko ots. 11a, 16:03

Otsailaren 18an, ostegunean,  20:30ean, Gaztelako Fetén Fetén folk taldeak emanaldia emango du Zornotzako Zelaieta zentroan. Jorge Arribas eta Diego Galaz bikoteak osatutako taldeak  Urtza tabernako sukaldaria den Julen Bazen laguntza izango du. Bertan, musika popularra eta gastronomia nahastuko dira . 6 euroko prezioa izango du sarrerak.

Musika, dantza eta gastronomia nahasten dituen Zazpi eguzki, Zazpi ilargi festibal portugaldarrean ezagutu zuten elkar Fetén Fetén taldekoek eta Julen Baz sukaldariak. “Han ezagutu genuen Julen, eta, orduan, proiektu bat batera egiteko ideia sortu zen”, dio Jorge Arribasek.
Zornotzako kontzerturako Baz sukaldariari gonbit egin zion Fetén Fetén taldeak gastronomia musikarekin nahasteko:”Juleni oso adierazkorrak iruditu zitzaizkion gure abestien letrak, eta hori dela eta, pintxoak egitera igoko da eszenatokira gurekin”, adierazi du.
Eszenatokiko bazter batean sukalde txiki bat jarriko dute. “Musika jotzen duten bitartean, ni kozinatzen arituko naiz, eta jendeak pintxo horiek dastatzeko aukera izango du”, dio Julen Baz zornotzarrak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!