Bilbao Basketen kontra jokatuko du zapatuan Zornotzak

Anboto 2015ko ira. 3a, 12:44

Hilabete falta da Zilarrezko Adecco Liga hasteko. Zornotzak hasi du aurredenboraldia, eta lagunarteko hainbat partidu jokatuko ditu irailean. Esaterako, zapatu honetan, 19:30ean, Bilbao Basket taldeak bisitatuko du Larreako kiroldegia. Aukera ona izango da taldeko fitxaketa berriak ikusteko. Partidurako sarrerak 10 euro balio du bazkideentzat,  eta 15 euro bazkide ez direnentzat. 14 urtera artekoentzat prezioa 2 eurokoa da. Sarrerak aurretiaz ere eskuratu daitezke Pozus tabernan, eta, Kapi eta El Cojo jatetxeetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!