Zornotzako ermitak euskaraz ezagutzeko hiru ibilaldi gidatu egingo dituzte irailean

Anboto 2015ko ira. 2a, 11:45
Irailaren 12an, 19an eta 26an izango dira irteerak. Ibilbideen helburua, Zornotzako baselizak eta parajeak ezagutzeaz gainera, euskaraz egiteko gune bat eskantzea da.

 

Zornotzako euskara zerbitzuak antolatutako ibilbideak iraileko hiru zapatutan egingo dituzte. Hiru egunetan, goizeko 08:30ean irtengo dira Gudari kaleko autobus geltokitik, eta autobus zerbitzua egongo da amaiera puntuetatik bueltatzeko. Gida euskaldunek lagunduta, honako ibilbideak egingo dituzte:
 
Irailaren 12an

Montorrako San Lorentzo, Belatxikietako San Inazio, Arkotxa Bediagako San Bizente, San Antonio, Eustoako Santi Kurutz, Bernako San Migel.

Irailaren 19an
San Bartolome, Ergoiengo San Juan, Bizkargiko Santi Kurutz, San Isidro, Boroako San Pedro.

Irailaren 26an
Ofrendoko San Juan, Epaltzako San Antolin, Alakaoko Santa Luzia, San Martin, Dudeako San Migel, Saratsuko San Pedro.

Ibilaldietan parte hartzeko Zelaieta zentroan eman behar da izena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!