Arkakusoen izurritearen ostean, adituen baieztapenaren zain daude Jauregizar zabaltzeko

Anboto 2015ko abu. 27a, 12:23

Abuztuaren 4an arkakuso izurri bat agertu zen Jauregizar auzoan, eta harrezkero hango parkea itxita dago. Gai horietan aditua den enpresa batek hainbat bider fumigatu du ingurua; azkenengoz, joan zen astean bertan. Orain, enpresa horrek parkeko egoeraren beste azterketa bat egingo du, eta emaitzak udalari jakinaraziko dizkio. Parkea laster zabaltzeko moduan izango dela uste du udalak, baina, edozelan ere, enpresako adituen gomendioak jarraituko ditu.


Arkakuso izurriaren berri jakin zen egunean bertan egin zuten lehenengo fumigazioa; ondoren, handik hiru egunetara prozedura errepikatu zuten, eta harrezkero egoeraren kontrol zehatza daramate.

Izurri iturria lonja batean
Izurria kontrolatzeko neurriekin batera, izurri iturria aurkitzeko ikerketak ere hasi zituzten, eta, udalak jakinarazi zuenez, inguruko lonja partikular batean du sorburua. Lonja hori zigilatu eta garbitu egin
zuten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!