Bernako jaiak hasiko dituzte uztailaren 31n, Donien Atxa jasota

Anboto 2015ko uzt. 23a, 13:39

Berna auzoan jaiak ospatuko dituzte uztailaren 31tik abuztuaren 2rako asteburuan. Datorren barikuan, 20:00etan hasiko dituzte jaiak, txapligu eta kanpai hotsen laguntzagaz, Donien Atxa jasota.


Zapatuan, Ariñ Ariñ dantza taldearen saioa, saltxitxa-jana eta triki-poteoa izango dira, mezaren ostean. Arratsaldean, umeen jolasak egingo dituzte, eta, 21:00etako auzo afariaren ostean, Obaneuke erromeria taldeak girotuko du gaua. Domekan, herri bazkaria egingo dute, eguerdian, eta 18:00etarako briska txapelketa antolatu dute. Lau sari banatuko dituzte, eta irabazleak 70 euro jasoko ditu. Eta, 22:00etan, Ikerren eta Unairen erromeriagaz egin ahalko da dantzan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!