San Pedro jaiak ospatuko dituzte Boroan, ekainaren 27tik aurrera

Anboto 2015ko eka. 24a, 18:40

Boroa auzoan San Pedro jaiak ospatuko dituzte ekainaren 27tik uztailaren 5era, Anaitsuna elkarteak antolatuta. Jaien lehenengo egunean txupinazoa jaurtiko dute, 19:00etan, eta, 22:00etan, Zeinke taldearen kontzertua hasiko da.


Ekainaren 28an, txistularien eta Udabarri dantza taldearen saioak izango dira 13:00etatik aurrera. Ekainaren 29a San Pedro eguna da, eta herri bazkarian elkartuko dira auzotarrak; ondoren, briska txapelketa hasiko dute.

Uztailaren 4an, goizean eta eguerdian, txakurren txapelketa eta paella txapelketa egingo dituzte, eta 22:00etatik aurrera idi probak izango dira. Jaiak amaitzeko, azkenik, uztailaren 5ean, bazkideentzako bola joko eta igel txapelketa egongo dira, besteak beste.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!