Aurreko urteetako bederatzi irabazleek parte hartuko dute Haizetara jaialdiaren X. edizioan

Anboto 2015ko mai. 21a, 12:16

Ekainaren 19an, 20an eta 21ean ospatuko dute Fanfarreen, banden eta kaleko musikaren Haizetara jaialdiaren X. edizioa. Jaialdiaren hamarkada ospatzeko, aurreko bederatzi urteetan Zornotzako lehiaketa irabazi duten bandak gonbidatuko dituzte, "onenetan onena zein den ebazteko".

Aurten, beraz, ez da aurreko urteetan bezala, taldeen izen-emate deialdi zabalik egongo. Haizetara lehiaketako aurreko edizioetako irabazleak izan diren nazioarteko bederatzi musika taldeok joko dute Zornotzan: La Fanfare en Petard (Estrasburgo), La Banda de la Maria (Sevilla), No Water Please (Paris), Magicaboola Brass Band (Livorno), The What Cheer? Brigade (Providence, AEB), Funky Style Brass (Frantziako Tolosa), Oompah Brass (Londrese), Le Bus Rouge (Lyon), eta iazko irabazlea izan zen Perhaps Contraption (Londres).

Haizetara jaialdiari esker, musikak hartuko ditu, beste urte batez, ekainaren 19tik 21era, Zornotzako kaleak. Aurreko edizioetan bezala, aurten ere elkarren arteko lehian arituko dira parte hartzen duten musika bandak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!