Euskadi Kickboxing Txapelketa, bihar, Zornotzan

Anboto 2015ko mar. 27a, 12:00

Kickboxing elkarteen munduko erakundeak babestuta,  WAKO-Euskadi Kicboxing Txapelketa lehiatuko dute zapatuan, 10:30ean, Ixerbekoa kiroldegian. Zornotzako Ukabilak kluba da antolatzailea. Txapelketa kicboxing eta K-1 modalitateetan lehiatuko dute.


Guztira, hamabost gimnasiotako 50 parte-hartzaile batzea espero dute. Nesken eta mutilen junior mailan eta nagusietan –pisuka banatuta– lehiatuko dira. Zornotzako klubak zortzi parte-hartzaile izango ditu, eta horietako hainbatek txapelketa irabazteko aukera dute; esate baterako, orain dela gutxi light modalitateko Euskadiko Txapelketa irabazi du Jagoba Santamariak, eta bigarren sailkatu dira Esvetlana Fernández eta Alejandro Munteanu taldekideak. Hiru horiekin batera, Ibai Larrondo ere faboritoen artean dago.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!