Ireki dute Betarraganeko aparkalekua, 42 plazagaz

Anboto 2015ko mar. 5a, 17:35
Aparkaleku berria eta atzean El Carmelo ikastetxea

Eguneko 24 orduetan egongo da zabalik.

Eguenetik irekita dago Betarraganeko aparkaleku berria, 42 plazagaz. El Carmelo ikastetxearen eta Kalbario hotelaren artean kokatuta dago.

Horrela, iaztik hona hiru aparkaleku berri daude Zornotzan: Ixer auzokoa, Nafarroa Zentrokoa eta Betarraganekoa. Lehenengo biekin alderatuz gero, Betarraganekoaren berezitasuna da ez dagoela sartu-irtenak kontrolatzeko sistemarik; hau da, aparkaleku irekia da, 24 orduetan zabalik dago, eta hiru orduz baino denbora luzeagoan utzi daiteke ibilgailua. Aurreikusitakoa baino aste bi lehenago amaitu dituzte lanak. David Latxaga alkateak aparkalekuaren kokapena azpimarratu du: “Erdigunetik gertu dago. Adibidez, ikastetxea, hotela, Zornotza Aretoa eta etxebizitza berriak ditu inguruan”.

Aparkalekutik Kalbario plazara oinezkoentzako pasabide bat egin gura zuen udalak, baina ezin izan du. Pasabidea El Carmelo ikastetxeko lurretatik bideratzeko asmoa zuen, baina ez du lur horiek erabiltzeko akordiorik lortu ikastetxeagaz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!