Zornotza Eraldatuz Herri Ekimena lan istripuari buruz: "Erailketa patronala izan da”

Anboto 2015ko urt. 28a, 16:39

Boroako Forest Trafic enpresako lan istripuan hildako langilearen kasua salatzeko Zornotza Eraldatuz Herri Ekimenak kontzentrazioa deitu zuen astelehenean eta 40 lagun inguru batu zituen Referendum plazan.

Horrelako istripuak “ez dira kasualitatez edo zorte txarragatik gertatzen”, salatu dute: “Istripu hauen atzetik prekarietatea, lan baldintza txarrak, lan ordu luzeak edo segurtasun falta dago. Erailketa patronala izan da, euren diru goseagatik gertatu da”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!